V Jornadas Jóvenes Investigadores

Bilbaon 2007ko Gazte Ikertzaileen V. Jardunaldietan hainbat hitzaldi eta mahai-inguru ospatuko dira gure gizartearen garapenerako funtsezkoak diren gaiak jorratzeko. Jardunaldi hauek ikerkuntzaren euskarri den Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea trinomioaren inguruan jardungo dute. Egitarauak interes zabaleko edukiak dituzten eztabaidak eta hitzaldiak proposatzen ditu: Europar Ikerkuntza Eremua, unibertsitatea enpresa sortzaile bezala (spin-off), demokrazia ikerkuntzan, ikerkuntzaren eragina gizarte mailan eta aspektu etikoak. Hauek zientzia-eragileek garatuko dituzte: politikariak, irakasleak, ikertzaileak, adituak, eta gazte ikertzaileen federazioko kideak, besteak beste.